Komunista.com

Paperback, 196 pages

Published May 4, 2005 by Elkar.

ISBN:
9788497832205

View on OpenLibrary

4 stars (1 review)

Borrokalari sutsua izan da beti amona Kontxi, zalantzen artean bizi izan da bere alaba Teresa, eta telebistan atera eta modelo izatea beste ametsik ez du biloba Inesek. Familia bitxi batean girotu eta emakumezko pertsonaietan oinarriturik, umorea eta kritika soziala uztartzen ditu Irigoienek nobela honetan. Gizartea aldatzeko borroka egin edo uraren korronte nagusiak eraman gaitzan uztea, komunikabideek inposatzen dizkiguten eredu estetikoak geureganatu edo bizkar ematea... horiek dira, besteak beste, nobelan azaltzen diren gaietako batzuk. Ia ezer ez baita garbi eta purua, denok gaude nahasiak, eta hortik titulua ere: komunista bai, baina atzetik .com erantsita.

1 edition

Komunista. con

4 stars

Bikaina iruditu zait. Erreztasun handiz irakurtzen den liburua da. Mami potentea duen gaia sinpleki eta umorez landua. Horregatik, hain zuzen, oso egokia iruditzen zait nortasun propioa eraiki edo beraien lekuaren bila dabiltzan nerabe/gazteentzako, baina baita gure pentsamoldea belaunaldi berriei transmititu nahi diegun zaharrunontzako ere