Paperback, 153 pages

Jatorriz arabieraz. Euskarara Aitor Blancok itzulI, Euskara language

Published June 13, 2024 by Igela.

ISBN:
9788412684957
3 stars (1 review)

1948ko arabiar-israeldar gerran zehar zazpiehun mila palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi horri deitzen zaio Nakba edo palestinar exodoa. Handik urtebete pasatxora, 1949ko udan, Israelgo estatu sortu berriak destakamentu militar bat bidali zuen Negev basamortura Egiptorekiko hegoaldeko muga zaintzeko, baita ingurua arakatzeko ere, han gelditzen ziren arabiarren bila. Espedizio horietako batean, soldaduek beduino talde bat aurkitu zuten, eta aurkikuntza hura krimen baten abiapuntua izan zen.

Zenbait hamarkada geroago, XXI. mendearen hasieran, emakume palestinar batek gertakari horri buruzko artikulu batekin egin du topo, eta, harekin lotutako detaile xume batekin obsesionaturik, bidaia arriskutsu bati helduko dio lurralde okupatuetan zehar, egiaren bila.

1 edition

Errealitate gordin eta, aldi berean, sotila

3 stars

Itxuraz loturarik ez duten eta pasadizo xumeak diruditen bi istorioren bidez, idazleak palestinarrek egunerokoan bizi duten bortxa deskribatzen du oso modu gordin eta aldi berean sotilean. Bi istorioen arteko lotura esplizituagoa espero nuen, istorioak apur bat aurrera egitea, pixka bat gehiago sakontzea.