User Profile

katukinabarra

katukinabarra@paperjale.eus

Joined 8 months, 3 weeks ago

This link opens in a pop-up window

katukinabarra's books

View all books

User Activity

Artxipelagoa (Hardcover, Euskara language, 2023, Elkar) 5 stars

Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, …

Podcasta entzuteko gogoa sortarazi dit

5 stars

Pertsona batek Artxipelagoari buruz sortzen ari ziren bideojokoa erakutsi zidan. Durangoko Azokan ikusi eta aukera bat eman nion. Oso gogotsu irakurri nuen, konturatu orduko jadanik irakurrita neukan, bigarren denboraldiaren zain nago baina bitartean podcastaz gozatu ahalko dut.

Lehoi-ogroa 2 (Euskara language, Harriet Ediciones) 5 stars

Kargutik bota dutenetik, Kgosi erregea memoria galdurik dabil batetik bestera mendebaldeko lurretan barna. Othila arratoi …

Interesgarriago bilakatuz

5 stars

Lehen liburukian aurkeztu eta garatzen hasi zena hobetzen doa hemen. Iraganari buruzko informazio gehiago lortuko dugu eta batzuentzat zentzugabea zirudienak logika bereganatzen du oraingoan.

Estetikoki ederra izaten jarraitzen du eta pertsonaia berriak sartzerakoan aniztasunaz gozatu ahal izango dugu.

Lehoi-ogroa 1 (GraphicNovel, Euskara language, Harriet Ediciones) 5 stars

Ordu arte inork ez zuen halakorik ikusi, tamaina horretako katamotz bat iparraldeko lurretan. Baina ulertzekoa …

Proposamen interesgarria

5 stars

Hasierako egoera hain erakargarria egin ez zitzaidan arren, astiro hobetzen doa. Lehen liburuki honen amaierarantz martxa interesgarria hartuz doa.

Estetikoki interesgarria iruditu zait, eta egileak dioen bezala Conan barbaroaren zaleek (zein zaleak ez direnek) hemen aurkitu diren hainbat irudi gozatu ahal izango dituzte.

Persepolis (Euskara language, Elkar) 5 stars

Kontakizun interesgarria

5 stars

Estetikoki sinplea den arren, iraniar jatorriko benetako neska (eta ondoren emakume) baten bizipenak eta ikuspuntua ulertzeko oso baliagarria iruditu zait.

Jainkoa, politika, gizartea, familia eta bestelako gaiak ulertzeko oso interesgarria, batez ere ekialde-mendebalde ardatzen artelko talka modu gizatiar eta pertsonalean kontatzen dituelako.

Blacksad : integral (Hardcover, Spanish language, 2014, Norma Editorial, NORMA EDITORIAL, S.A.) 5 stars

Blacksad : integral

5 stars

Istorio interesgarriak, alor estetikoa behar den bezala zainduta. Girotzea kalitate handikoa dela deritzot. 1950 inguruko AEBetako gizartean modu nahiko sinesgarrian finkatuta, animalia antropomorfikoen bidez. Pertsonaia protagonista astiro-astiro gogoko izatera gidatu gaitzakeen liburua. 5 istorio desberdin daude, batzuk beste batzuk baino erakargarriagoak apika, baina guztiak kalitate maila ganorazkoa erakusten dutenak.