construktsia@paperjale.eus reviewed Lurraz beste by Garazi Arrula Ruiz
Ipuin ederrak xarmanki idatzita
Aunitz maitatu dut ipuin liburu hau. Zinez harritu nau, onerako bistan dena, Arrularen idazkerak eta ideiak harilkatzeko erak.
Zimendu anitz pitzatuak dituzte bilduma honetako pertsonaiek, edo pitzatzear, afektu-dardaraldi betean. Zimendu egonkortzat zituzten horiek zimendu hauskor eta urrakor bilakatu zaizkie, deserrotze-sentimendu kontraesankorrak zeharkatzeraino. Askotariko pitzaduretan arakatuz, helduleku afektiboetan, senidetasun-harremanetan, bizilekuetan, babes-espazioetan, lan-jardunetan gertaturiko pitzadurak irudikatzen dira, besteak beste. Aldaketa biziko gizarte-testuinguruetan, aurreikusgarri bezain aurreikusezinak dira deserrotzeak eta pitzatzeak, eta zimendu aldakorren tolesdura horietan zehar bidaiatzen dute pertsonaiek: behinolako errotzeek gorputzean utzitako arrastoez dihardute, eta, aldi berean, errotze horien galerek edo urratzeek sorturiko ezinegon zein arinduez. Heldulekuez beste egitearen sentsazioetan arakatzen duen inarrosaldi literarioa.
Aunitz maitatu dut ipuin liburu hau. Zinez harritu nau, onerako bistan dena, Arrularen idazkerak eta ideiak harilkatzeko erak.