construktsia@paperjale.eus reviewed Lurraz beste by Garazi Arrula Ruiz
Ipuin ederrak xarmanki idatzita
Aunitz maitatu dut ipuin liburu hau. Zinez harritu nau, onerako bistan dena, Arrularen idazkerak eta ideiak harilkatzeko erak.
This link opens in a pop-up window
Aunitz maitatu dut ipuin liburu hau. Zinez harritu nau, onerako bistan dena, Arrularen idazkerak eta ideiak harilkatzeko erak.
Mamiari dagokionez, bertze zer edo zer espero nuela aitortu beharrean naiz, ez dut egiazki sobera maitatu. Pertsonaiak ez zaizkit sinesgarriegiak gertatu, jite mendebalzentrista baduela erranen nuke. Hala sentitu dut nik behinik behin. Itzulpenari eta erritmoari dagokionez alta, maitatu izan dut.
Alaskatik abiatu nituen Suarezekikoak eta Irautera aukeratu nuen gero. Erraietara sartzen da bere poesia, pertsonalki iñarrosaldi ederra ekarri dit bere lanera hurbiltzeak; polit, gordin, garbi erraten ditu gauzak, halako erritmo pausatu berezi bat emanez bere poesiari.
Inguratzen zaituen halako giro bat sortzen du Castillok bere poemekin. Alaska limurtzailea, erradikala, lizuna, bizia da. Behin Alaska bukatuta, Suarezen ibilbideari ekin diot, xenda ederrak deskubritzeko.
Galarraga zalea naizela aitortzetik abiatu eta bere doinu berezi horrez gozatzeko aitzaki polita da artikulu bilduma hau. Oro har, humanitatearen une gorenak, beherenak eta erditsukoak ere aurkituko dituzue, eta xarmanki erranak gainera.
Igerabideren birtuosismoaren erakustaldi bat iruditu zait. Entsegu on bat da, bere bizitzako pasarteetara atxikia. Aldika maldan gora ere paratu zait irakurketa baina oro har zinez merezi duela uste dut.
Honatx komunista iraultzaile baten lan eder hunkigarria, azalean eta erraietan atxikitzen den horietakoa. Bide batez, zeinen materialak diren kontu identitarioak aizue, zeinen "baldintza objektibotakoak" alteritate periferikoak eta bazterkeriak. Ezinbertzekoetako bat.