Euskara language

Published March 22, 2023 by Katakrak.

ISBN:
9788416946839
3 stars (1 review)

Duela hogeita hiru mende Epikurok berrogei tratatutik gora idatzi zituen. Ia denak galdu ziren. Salbatu ziren idazkiek, ordea, gaur eguneraino eragin dute. Irakur daitezke filosofiatik, laguntasunari edota zaintzari buruzko eztabaidatik. Mina, kezka, egunerokotasuna, gure kezkarik sakonenak hitz lauekin azalduta. Edizio hau Jonathan Lavilla eta Javier Aguirre EHUko irakasleek egin dute: sarrera eta oin-oharrekin zabalduta. Gainera Pierra Hadot filosofo eta filosofiaren historialari entzutetsuaren hitzaurre bat dakar.

1 edition

Astuna, sintetikoa, klasiko grekolatindarren harian

3 stars

Liburuaz

Gogo berezia neukan liburua irakurtzeko, jorratzen zuen gaia, eta nola aurkeztuko zuen, interesgarria izango zelakoan. Eta izan, bada. Baina arazo bat du: sintetikoegia da. Bigarren Hezkuntzan irakurrarazten zizkiguten liburuen parekoa da, astuna, analizatu behar dena... alegia, balio komunikatibo eskasekoa. Horixe da akademia europarreko joera, intelektualismoarekin eta pedantekeriarekin nahasten den sintesia, hizkuntza matematika balitz bezala, logika hutsa. Baño ez, ez da hola. Joera akademiko hori Antzinako Grezian eta Erroman sortu zela pentsatzen dut, behintzat, guri iritsi zaizkigun obretan halako joera agerikoa delako, eta liburu hau horren adibide da. Gaur egun esfortzu handia egiten ari gara "hizkera erraza" sustatzeko eta joera horri eusteko, baina klasikoak klasiko, ezta? Ba, zintzoa banaiz, niretzako, komunikatzeko gai ez den liburu bat liburu txarra da, eta aspaldikoa delako bada hain txarra komunikatzeko, ez da garairako egokia. Akaso liburu horiek moldatu beharko lirateke, adibidez josiz, erredundantziak eta parafrasiak gehituz.

Pena da hainbesteko mamia duten ideiak hain soil …