User Profile

Porrumentzio

porrumentzio@paperjale.eus

Joined 4 months ago

This link opens in a pop-up window

Porrumentzio's books

View all books

User Activity

Interpretearen eskuliburua (Paperback, euskara language, Instituto Vasco de la Administración Pública = Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea) 4 stars

Bi lankideek azken hamabost urteetan euskararen eta gaztelaniaren arteko interpretazio-arloan egindako lana oinarri hartuta idatzi …

Hasteko egokia

4 stars

Euskaraz interpretatzearen inguruko oinarriak ondo-ondo azaltzen ditu. Hasieran historia pixka bat ematen du, gero interpretazio motak aurkeztu, jarraian banan-banan haietan sakondu eta, bukatzeko, arazo ohikoenak aurkezten ditu. Hori guztia modu irakurterrazean idatzita, baliabide literarioz josita (adibideak, metaforak, konparazioak...) eta ahozko hizkeratik oso gertu. Gainera, behin eta berriz errepikatzen dituenez kontu berberak, nahiko erraz barneratzen dira.

Alde txarrean, zertxobait zaharkituta geratu da kontatzen duena, batez ere euskararen egoera soziolinguistikoari eta teknologiei dagokionez. Bestalde, idazkeran, aposizio asko eta asko sartzen ditu eta zaila da, askotan, esaldiaren haria jarraitzea.

To Kill a Mockingbird (Hardcover, 2015, Harper) 5 stars

50th Anniversary Edition

Bestelako liburua

4 stars

Orain arte irakurri ditudan liburuekin alderatuta oso ezberdina da hau. Horregatik dezente kostatu zitzaidan erritmoa eta gustua hartzea, 100. orrira arte edo ez nuelako jakin zer kontatu nahi zidan... eta gero ere, antzeko jarraitu du.

Bestelako liburua da, ume baten ikuspegitik dagoelako kontatua. Eta umeek emozioez gidatzen dute beren burua, ez justiziaz, ez gizalegez. Eta horrexegatik kontatzen du egunerokoa, detaile txikienari ere garrantzia emanda; eta, guzti horren artean, helduoi garrantzitsuagoak iruditzen zaizkigunak aipatzen ditu: justizia, arrazakeria, epaiketak, hilketak... baina beti eragiten dizkion emozioetatik abiatuta. Horregatik da bestelakoa liburua hau, eta, azkenean, liburuak horixe kontatu nahi zidala ondorioztatu dut: umetasuna.

Euskararen sendabelarrak (Basque language, 2000, Alberdania) 5 stars

Euskarak dituen zenbait gaitz euskalkiak baliatuaz sendatu edo, behintzat, arindu daitezkeela begitantzen zait. Hortik dator …

Euskaldun guztiek irakurri beharrekoa

5 stars

Oso liburu ona da, bai edukian eta bai idazkeran. Batzuetan astuna suertatu daiteke, niri historiaz ari zenean, baina beste zati batzuk guztiz gozagarriak dira.

Koldo Zuazoren proposamenekin oso bat nator gehien-gehienetan, txikikeriak txikikeria. Izatez, GrALa prestatzeko irakurri dut liburu hau, euskalkia eta Batuaren arteko harremana aztertu eta proposatu nahi dudalako.

Esan bezala, edukiaz gain idazkera ere ona da, euskal egiturez josia, lexiko aberatsa baina ez pedantea eta, garrantzitsuena, behar bestetan errepikatuta daude ideiak, ez konprimatu-konprimatuta.

Irakurri eta irakurrarazi

Oihan hitzean mundua (Euskara language, Igela) 5 stars

Kolonizazio bortitz batek athshetarren bizitza baketsua hautsi du. Selver ameslariak gidatuta, azkar baino lehen ikasiko …

Irakurri zazu

5 stars

Istorioa, bere hortan, ona. Kontakera, aldiz, bikaina.

Jatorrizko idazleak eukiko du zerikusia hortan, bñ merito haundina itzultzaileana iruitze zait. Euskal esapideak, hizkuntza-sena, zehaztasuna ta poesia bateratu ditu, beti ulergarri, nafarlapurtar dialektoa hartuta oinarri, nahiz ta Batuan izan. Hortaz, oso aberasgarria suertatu zait euskera aldetik, erregistro informala ondo landuta, euskalduna, ta gañea ezagutze ez deten euskalki batean izanda, hitz asko ikasitut, existituko ziala pentsature enitunak.

Zorionak Amaia, itzulpen ederra.

reviewed Zoriontasunaren defentsan by Epikuro

Zoriontasunaren defentsan (Euskara language, 2023, Katakrak) 3 stars

Duela hogeita hiru mende Epikurok berrogei tratatutik gora idatzi zituen. Ia denak galdu ziren. Salbatu …

Astuna, sintetikoa, klasiko grekolatindarren harian

3 stars

Liburuaz

Gogo berezia neukan liburua irakurtzeko, jorratzen zuen gaia, eta nola aurkeztuko zuen, interesgarria izango zelakoan. Eta izan, bada. Baina arazo bat du: sintetikoegia da. Bigarren Hezkuntzan irakurrarazten zizkiguten liburuen parekoa da, astuna, analizatu behar dena... alegia, balio komunikatibo eskasekoa. Horixe da akademia europarreko joera, intelektualismoarekin eta pedantekeriarekin nahasten den sintesia, hizkuntza matematika balitz bezala, logika hutsa. Baño ez, ez da hola. Joera akademiko hori Antzinako Grezian eta Erroman sortu zela pentsatzen dut, behintzat, guri iritsi zaizkigun obretan halako joera agerikoa delako, eta liburu hau horren adibide da. Gaur egun esfortzu handia egiten ari gara "hizkera erraza" sustatzeko eta joera horri eusteko, baina klasikoak klasiko, ezta? Ba, zintzoa banaiz, niretzako, komunikatzeko gai ez den liburu bat liburu txarra da, eta aspaldikoa delako bada hain txarra komunikatzeko, ez da garairako egokia. Akaso liburu horiek moldatu beharko lirateke, adibidez josiz, erredundantziak eta parafrasiak gehituz.

Pena da hainbesteko mamia duten ideiak hain soil …

El placer / Pleasure (Hardcover, 2020, Lumen) 3 stars

Errexa ta azkarra

3 stars

Izenburuangatik ("Plazera") gehio gustatuko zitzaitela pentsatu nun, plazeran zentratuko zala, bñ plazeran baino gehio, aludunen plazeran zentratze da, nahiz ta denontzako balio dutenak esate ditun, noski.

Guztiz gomendagarria sexu(alitate)an eta harreman afektibosexualen gaineko heziketarik jaso ez dutenentzat (desagun 2000 urtetik beherakoentzat). Besteontzat, berri askorik ez.

Bi ordutan edo irakurri det. Gañea gustoa irakurtze da irudi asko ditulako (oso politak gañea) ta testua ere ez dalako nahaspilatuegia.

reviewed Into the wild by Jon Krakauer

Into the wild (French language, 2008) 3 stars

Il avait renoncé au rêve américain, pour vivre une aventure extrême. Toujours plus loin. Toujours …

Lehen liburua ingeles hutsean

3 stars

Ba halaxe izan da, bai: nik hala aukeratuta irakurri deten ingelesezko lehen liburua, moldatu gabea Benetan pozgarria zait ohartzea, den-dena ulertu ez arren, haria jarraitu dezaketela eta bitartean disfrutatu ere. Ilusioz beterik hasi nintzan liburu hau irakurtzen, saiakera (eko)primitibisten antologia bat irakurri ta gero, istorio honek ere primitibismotik dulako. Baina liburua ez dago argi egituratua ta horrek zaletzea ekidin dit: Chris McCandless-en istorioa kontatzen hasten da, gero pertsonai bera baina iraganean, gero bapatean beste antzeko istorio bat, beste bat, jarraian liburua dokumental bihurtze da, elkarrizketekin eta, gero hasierako pertsonaian gaztaroaz, gero idazlean beran istorio bat, gero berriz hasierakora... nahiko inkoherentea, alegia, haria jarraitzeko zaila

Halatare, kontu interesgarriak ditu liburu osoan zehar, aipua, hausnarketak...

Gomendagarria

#PaperjaleZozketa