Reviews and Comments

None

construktsia@paperjale.eus

Joined 1 year, 1 month ago

This link opens in a pop-up window

Deitora zaitzala Tigrisek (Paperback, Euskara language, 2023, Txalaparta) 4 stars

Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko …

Gehiago espero nuen

No rating

Mamiari dagokionez, bertze zer edo zer espero nuela aitortu beharrean naiz, ez dut egiazki sobera maitatu. Pertsonaiak ez zaizkit sinesgarriegiak gertatu, jite mendebalzentrista baduela erranen nuke. Hala sentitu dut nik behinik behin. Itzulpenari eta erritmoari dagokionez alta, maitatu izan dut.

Irautera (Paperback, Euskara language, 2019, Elkar) 5 stars

Aitortzen ez ditudan gauza guztiekin egiten dut lo. Iratze-sailak zeharkatu nahiko nituzke ametsetan, eta ni …

Erraietaraino

5 stars

Alaskatik abiatu nituen Suarezekikoak eta Irautera aukeratu nuen gero. Erraietara sartzen da bere poesia, pertsonalki iñarrosaldi ederra ekarri dit bere lanera hurbiltzeak; polit, gordin, garbi erraten ditu gauzak, halako erritmo pausatu berezi bat emanez bere poesiari.

Humanitatearen une gorenak (Basque language, 2022, Alberdania) 5 stars

«Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi …

Aski ederra

4 stars

Galarraga zalea naizela aitortzetik abiatu eta bere doinu berezi horrez gozatzeko aitzaki polita da artikulu bilduma hau. Oro har, humanitatearen une gorenak, beherenak eta erditsukoak ere aurkituko dituzue, eta xarmanki erranak gainera.

Ura saltoka (Euskara language, Alberdania) 3 stars

Juan Kruz Igerabidek badu –liburu honetan esaten digun bezala, betidanik izan du– naturarekiko joera bat, …

Aberatsa ideia eta erreferentziatan

3 stars

Igerabideren birtuosismoaren erakustaldi bat iruditu zait. Entsegu on bat da, bere bizitzako pasarteetara atxikia. Aldika maldan gora ere paratu zait irakurketa baina oro har zinez merezi duela uste dut.

Mari-mutil handi baten bluesa (Paperback, Euskara language, 2022, Katakrak Liburuak) 5 stars

«Utzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez …

Mari-mutil handi baten bluesa

No rating

Honatx komunista iraultzaile baten lan eder hunkigarria, azalean eta erraietan atxikitzen den horietakoa. Bide batez, zeinen materialak diren kontu identitarioak aizue, zeinen "baldintza objektibotakoak" alteritate periferikoak eta bazterkeriak. Ezinbertzekoetako bat.